IKT-AK GURE BIZITZAN

Lan honetan PHOTOPEACH programa erabiltzen ikasi genuen. Hau informazio aurkezteko beste modu bat da. Kasu honetan argazki, testu eta soinuen bitartez "slideshow" (argazkien aurkezpena). Gainera, oso era erraz batean egiten da emaitza ikusgarriak lortuz. Honetaz aparte, erantzun eleanitzeko galdetegiak ere sortu daitezke. Beraz, etorkizunerako oso erabilgarria iruditzen zaigu, batez ere web 2.0 programetako.


Baina lan honen bidez PHOTOPECH programa erabiltzen ikastearekin batera, gure bizitzan zehar erabilitako IKT-en inguruan hausnartu nahi izan genuen. Izan ere, gure generazioa IKT-ekin jaio da, baita hauen menpe ere(jaio eta martxa honetan hil arte), eta gaur egun oraindik menpeko gara (esnatzen garenetik, lo hartzen dugun arte).

Beraz, lan hau aurrera eramateko, gure bizitzan atzera begiratu behar izan genuen. Nire denbora librean telebista ikusten nuen? Noiz izan nuen nire lehendabiziko mugikorra? Gelan ordenagailuak genituen? Nola “eboluzionatu” du geletako IKT kopurua? Eta konturatu ginen IKT- z inguratuta bizi ginela, bizi garela eta biziko garela.

Baina guzti honekin beste galdera bat dator, GUZTI HAU BEHARREZKOA AL DA?  

 Maddi Benavente:




Mirari Bereau:




Joana Bengochea:

 


Idoia Baztarrika:




Ane Beltran





Hala ere, gure ustez hau ikasleentzat zuzentzeko egokia den tresna bat da; sinplea eta erabilerraza. Baina gure ustez, irakasleak erabiltzeko aukera konplexu baina baita erabilerraz ugari daude, emaitza hobeagoak eskainiz. Hala nola, ez da propaganda egiteagatik, baina gure ustez MOVIE MAKER-ak aukera gehiago eskaintzen ditu eta horrelako lanak egiteko askoz hobeto dagoen programa bat dela uste dugu.  


Beraz, tresna hau gelan ikasleek berain ekoizpen propioak egiteko egokia dela uste dugu, eta ez du dudatan jartzen etorkizunean erabiliko dugula. Eta agian antzeko gaia jarri diezaiokegu, ea zein desberdintasun ematen diren haien lanen eta gure lanen artean, bizitako garaiak ez baitira berdinak izango. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina